Alarde Fundazioaren egoitzan egin diren pintaketen inguruan

Abotsanitz Udal Taldeak zera adierazi nahi du Alarde Fundazioak Arma Plazan duen egoitzan agertutako pintaketen inguruan. Abotsanitz Udal Taldeak goizean mezu pribatuz elkartasuna adierazi dio Alarde Fundazioari, ez dugulako uste gatazkaren konponbidean horrelako ekintzek lagundu dezaketenik.

Mezu hori bidali eta gero jaso dugu udal gobernuaren idatziarekin bat egiteko proposamena. Proposamen horretan ez digute aukerarik eman testua adosteko, eta, laneko ordutegia kontuan izanik, ez dugu denbora nahikorik eduki udal taldean aztertzeko. Denbora gehiago eskatu dugu, baina eguerdira arteko muga jarri digute. Eta epe horretan ezin izan dugu Abotsanitz Udal Taldeko lau kideak elkartu.

Tristuraz ikusten dugu adostasuna bilatzeko behar adinako esfortzua ez delako egin, gure borondatea beti izan delako Alardearen gatazkan elkarrizketa sustatzea eta elkarguneak bilatzea. Horren adibide da 2019ko jaien aurretik udal talde guztiek sinatutako testua.

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta