Zer ari da Muliateko etxebizitza pribatuen inguruan gertatzen?

Muliate inguruan eraiki diren etxebizitza pribatuen hiru multzoen udal tramitazioetan zalantza pizten duten elementu nabarmenak detektatu ditu Abotsanitz Udal Taldeak. Lehen erabilpen baimena 2019an zehar jaso duten proiektuak dira hirurak.

Kasu bat 15 etxebizitzen proiektua da. Maiatzaren 9an lehen erabilpen baimena ukatu zitzaion, eraikitakoa ez zetorrelako bat proiektuarekin. Baina zortzi egunera erabakia aldatzen da, eta enpresak lizentzia jaso zuen.

Beste kasu batean ere antzerako kontraesanak daudela ematen du, bost etxebizitzen multzo batean.

Abotsanitzek antzeman duen hirugarren kasua 16 etxebizitzen multzo batena da. Urriaren 14an ez-betetze nabarmenak azaldu ziren bisita teknikoan, baina astebetera lanak ontzat eman ziren, eta lehen erabilpena jaso zuen promotoreak.

Tramitazio hauek arraro samarrak direla uste dugu eta azalpena behar dutela. Horrez gain,  Hondarribian egiten diren etxebizitza pribatuen proiektuetan kontrol zorrotzagoa ezinbestekoa dela deritzogu.

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta