Abotsanitzek ilusioz jaso du Zaldunborda Gelditu-ren sorrera

Gaur aurkeztu dute megaproiektuaren kontrako mugimendua udaletxeko arkupeetan.

Zaldunborda Gelditu plataforma aurkeztu dute gaur Hondarribian. Udaletxeko arkupeetan egin dute aurkezpena, eta komunikabide ugari azaldu dira bertara. Herriko hainbat merkatarik parte hartu dute ekitaldian, baita talde ekologistetako kideak eta beste zenbait eragileetako ordezkariak ere.

Abotsanitz Herri Batzarrak ilusioz jaso du albistea. Lanak hasita dauden arren proiektua geldiarazteko aukera dagoela uste dugu, baina horretarako ezinbestekoa da herritarren eta kaltetuenak izango diren sektoreen inplikazioa. Gaurko agerraldiarekin, Zaldunbordako outlet village proiektuaren kontra borrokatzeko eragile garrantzitsu bat sortu dela uste dugu.

Abotsanitzek, bitartean, lanean jarraituko du hondarribiarrentzat ondorio oso larriak izango lituzkeen proiektua gauzatu ez dadin.

Zaldunborda Gelditu plataforma
Komunikabide ugari azaldu dira aurkezpenera

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta