Haur guztiei zabaldu behar zaie Uda Jolas programa

Uda Jolas udal udaleku irekien programa Hondarribiko haur guztiei zabaltzeko exijituko du Abotsanitzek. “Hezkuntza publikorako eskubidea duten bezala, udaleku publikoetan izena eman nahi duten haur guztien eskaerak onartu beharko lituzke Hondarribiko Udalak, inolako zozketarik gabe”, adierazi Abotsanitz Udal Taldeak. 

Udalak 200 haurrei mugatzen die eskaintza eta guraso askok publikoak ez diren beste programetan izena ematea erabakitzen dute. “Horregatik, zozketa egin eta gero, asko dira Uda Jolas programari uko egiten dietenak, dagoeneko izena emanda dutelako beste udalekuetan”.

Programa haur guztiei ez zabaltzeko udal gobernuak ematen dituen arrazoiak “aitzakia merkeak” direla uste du Abotsanitzek. “Gezurra da toki falta dela, eskola bakarra erabiltzen baita, eta gezurra da zaila dela azken unean begirale kopurua zehaztea. Inguruko herriei begiratzea baino ez dago, Oiartzunen edo Errenterian, esaterako, ez dago inolako mugarik, eskaera egiten duten haur guztiak onartzen dituzte”. Oiartzunen iaz 501 haurrek parte hartu zuten udal udaleku irekietan, eta 53 hezitzaile arduratu ziren beraietaz.

Abotsanitzek Uda Jolas haur guztiei zabaltzeko eta eskaera hori urte bukaeran onartuko diren aurrekontuetan islada izateko eskatu zuen urriaren 10eko Herritarrak Udal Batzordean. “Eskaera egin izan dugunean atzera bota digute aurrekontuetan jasota ez zegoelako. Horregatik egin dugu aurrekontuen aurretik, oraingoan ez dezaten esan eskaera berandu egin dugula”.

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta