Berdintasun planaren beharra

Hondarribia aldizkariaren 334. zenbakian, Udal Taldeen Txokoan argitaratutako testua

2015. urteaz geroztik darama Abotsanitz Udal Taldea Hondarribian Genero Indarkeriaren Kontrako Protokoloa eta Berdintasun Plana ezinbesteko tresnak ditugula aipatuz. Honetarako urtez-urte aurrekontu partida bat proposatu izan da.

Badirudi 2019. honetan konturatu dela Udal Gobernua tresna honen beharraz eta Hondarribiko Berdintasunerako I. Plana abian dela jakin dugu. Hastapeneko lanketa batzuk egin dira, EAEko berdintasunerako VII. Plana indarrean denean.

Kezkaz ikusi ditugu hastapeneko lanketan jorratutako hainbat gai; hasteko EAEko VII. planean aipatzen diren ezinbestekoak diren zenbait gai ez dira jorratzen. Bestalde, ez da aurreikusten udalean departamentu propiorik eratzea, ezta berariazko teknikaririk ere. Plan honetan, XXI. mendean gaudelarik, ez da sexu aniztasunaz jarduten. Indarkeria eta jazarpenaz kontzientziazioa eta babes soziala ez da urgentziazko gai gisa jasotzen.

Beraz, Abotsanitz Udal Taldeak gai hauek jorratzea proposatuko du I. Berditasun Plan honetarako.

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta