Erreferenduma ez da delitua

Mobilizatu gaitezen Kataluniaren eta erabakitzeko eskubidearen alde!

Abotsanitz Herri Batzarrak bat egin du Kataluniako buruzagi sozial eta politiko subiranistei ezarritako zigorren aurka Gure Eskuk deitu dituen mobilizazio zaratatsuekin. Gaur, astelehena, 20:00etan San Pedro kalera hurbiltzeko deia luzatzen diegu hondarribiarrei.

Zarata ateratzeko elementuak eta Kataluniaren eta erabakitzeko eskubidearen aldeko ikurrak eramatea eskatzen dugu, Kataluniako herriari elkartasuna adierazi eta erabakitzeko eskubidea delitu ez dela adierazteko.

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta