UDAL GOBERNUAREN KUDEAKETA OKERRAREN FESTIBALA

Berriki komunikabideen bidez jasotako informazioaren arabera jakin dugu Hondarribia Blues Jaialdia ez dela ospatuko aurten gure herrian. Abotsanitzek kezkaz jaso du berri hau, jaialdiak berak nazio mailan zein nazioartean lortu duen maila eta sona ikusirik. Udalaren gardentasun faltaren hamaikagarren adibidea dugu hau.Hondarribiko Udala osatzen dugun alderdi politikook ez dugu jaialdia bertan behera uzteko eztabaidarik izan udal batzordeetan. EAJren gobernu taldeak bere kabuz hartutako erabakia izan da. Nahiz EAJ alderdiak bere burua alderdi kudeatzailetzat eduki, onartu behar dute kudeaketa okerraren ondorioz aurten ez dela Blues jaialdirik izango.Abotsanitz Udal Taldeak Hondarribia Blues Jaialdiaren inguruko hausnarketa mahai gainean jarri izan du, behin jaialdia amaitutakoan urrengo ekitaldietan hobekuntzak planteatu asmoz. Ezin uler daiteke hausnarketarako epea jaialdia izan baino bi hilabete lehenago proposatzea eta horretarako jaialdia bertan behera uztea.festibal

Egoera kezkagarri honen aurrean, Abotsanitzek bere esku dagoen guztia egingo du Uztaileko ekitaldi kulturalak indarrean iraun dezan.

 

 

Leave a comment

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta