Jarraian 2019. urteko aurrekontuetarako egin dugun lanketa atxikitzen dugu. Lanketan luzatzen dugun moduan:

2019ko udal aurrekontuetarako, Abotsanitzen ekimenaz gain, herritarren eta herri eragileen hainbat ekarpen jasoak izan ziren. Guztira 46 emendakin, 4.000.000 €-ko ba-
lioa dutenak. 

Salatu nahi dugu aurtengo Udalbatzan aurreko urtekoan bezalako tratua jaso dugula. Gaiaz arituriko batzordeetan jarrera proaktiboa izan dugu. Alkate jaunaren partez, egindako lanagatik eta hitzartutako epeak errespetatzeagatik eskerrak jaso iza-
na eskertzen da, baina bereziki eskertuko litzateke lanketa hau aintzat hartu izana.
Ez dugu ulertzen Udal Gobernu Taldearen aldetik negoziazio prozeduratik Udaletxeko
bigarren indarra duen taldea baztertu izana. Ulertzen dugu honetarako argudio bakarraurte hauetan egin dugun lanketak PNVk kontuak azaltzerako garaian zuen diskurtsoa ezeztatu dugula.

abotsanitz-2019-aurrekontuak

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta